martes, 13 de octubre de 2009

***INsTiNcT tAlDeA***

Gaur beste artikulu bat, nire nebaren taldeari buruzkoa
gero eta famatuagoak baitira eta.
Instinct, 2001eko azkenengoko hilabetetan sortutako talde Bermiotar bat da, taldearen lehenengo eraketa herriko hainbat taldeko zoro desberdinez sortuta zegoen. Proiektua ondo zijoan, baina zuzeneko kontzertuetan indar gehiago lortzeko Unai sartu zuten bigarren kitarra bezala. 2006an “Agonia” maketa grabatu zuten, horrekin taldea sendotzeko asmoarekin, baina ez zen horrela gertatu, taldea lanari utzi zion ta bere taldekide batzuk azkenean joan egin ziren. Hilabete asko pasa ondoren, lanari berriro aurre egiteko ahaleginak egin zuten, beste taldekide berri batzuk sartuz, Pass baxuan eta Mese kitarran, horrela, berriro hasi ziren indar guztiz, kanta berriak komposatzen eta hainbat kontzertu ematen zeinbait herrialdetatik. Azkenengoz, Pass-ek, taldea uzteko asmoa komunikatu zuten, bere beste proiektuekin ezin izan zuelako adostu, eta horrela, Unai (Mofly) bildu zuten baxujole moduan. Beraz, gaur egungo eraketarekin: Txepas baterian, Iker ahotsetan, Unai Astuy ta Mese kitarretan eta Unai (Mofly) baxuan, Instinct eszenatokietara bueltatzen dira kaña dosi on bat emateko denei.




zerbait gehiago jakin nahi eskero sartu ona eta berton ikusi, entzuteko etb. egiteko aukera duzue.
www.myspace.com/instincttalde



beste barik aguur.
Espero dot zuen gustokoa izan dadin.




<<<N@h¡k@r¡>>>

No hay comentarios:

Publicar un comentario