martes, 29 de septiembre de 2009

****NeW YoRk*****

New York Amerikako Estatu Batuetako estatu bat da, Estatu Batuetako iparekialdean kokatua. Estatu honetako hiriburua Albany da, baina hiri nagusienak New York, Buffalo etaRochester. York Berria gehienbat Yorkeko hiriagatik da ezaguna, baina Estatu Batuetako hirugarren gehien biztanle dituen estatua da, 19 milioi biztanle ingururekin.
New York (ingleses New York City eta ofizialki The City of New York) Estatu Batuetan bizilagun gehien (8.200.000) dituen hiria da. Izen bereko estatuan dago,Ozeano Atlentikoaren ertzean, Hudson ibaiaren bokalean. Holandesek fundatu zuten 1625ean, merkataritza-helburuetarako gune gisa, eta Estatu Batuetako hiriburu izan zen 1785etik 1790era. Estatu Batuetako hiririk handiena izan da 1790ez geroztik. Hasieran hiria Manhattan uharteko hegoaldean eraiki zen, baina XIX. mendean hiri-bilbea etengabe hedatu zen. Munduko portu natural aproposenetako batean dago kokatuta, eta merkataritza eta finantza gune nagusietako bat da. Horrez gain, New Yorkek mundu osoan eragin itzela dauka hedabide, hezkuntza, entretenimendu, arte, moda eta publizitate arloetan. Halaber, nazioarteko arazoak aztertzeko gune oso garrantzitsua da, eta bertan dagoNazio Batuen Erakundearen egoitza nagusia.
Askatasunaren estatua
"The City that Never Sleeps" ezizena eman diote, "Inoiz lo egiten ez duen hiria" alegia, hiriak gauez duen bizitza dela-eta.
Hiriaren auzune eta ikur asko arras ezagunak dira mundu osoan zehar. Askatasunaren Estatua izaten zen milioika eta milioika etorkinek XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran Estatu Batuetara itsasontziz iristean ikusten zuten lehenbiziko erreferentzia. Wall Street, Manhattan uhartearen hegoaldean, finantza-zentro global nagusia izan da Bigarren Mundu Gerraz geroztik, eta bertan dago New Yorkeko burtsa.
Bestalde, New York hiriaren ezaugarri bereizgarrienetakoa da bertako etxe-orratzen ugaritasuna: munduko eraikinik garaienetakoa.
New York kultur mugimendu askoren sorlekua da; besteak beste, Harlem Renaissance, literaturaren eta ikusizko artearen esparruan; espresionismo abstraktua ("New Yorkeko Eskola" gisa ere ezagutua), margolaritzan; eta hip-hop, punk,salsa eta Tin Pan Alley, musikan.

Oso leku politze da eta aukerarik badekozuen ara joateko joan ze oso politzeda eta han gauzarik hobietak ikus leikez dendak, parkiek etab.

besterik gabe aguuur!



.....N@H¡K@R¡.....

No hay comentarios:

Publicar un comentario